Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako

Nafarroako Gobernuak proposamen berriak aurkezten ditu datorren asterako, uztailak 2tik 8ra

NAVARRA.ES - Lunes, 2 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:21h

Aste honetan, KULTUR egitarauak musika eskaintza hirukoitza dakar: ostegunez eta Donamarian, Trío Palatino, Valdi eta Marcela arituko dira;ortziralean Faltzesen Zorongo taldearen txanda izango da;larunbatean Esencia Jazz arituko da Erronkarin. Musikaz gainera, herriko Larra Gaztandegia ezagutzeko bisita eskainiko da egun horretan bertan.

Formakuntzari dagokionez, martxan zeuden bi proposamen eder mantentzen dira: Huarte Zentroan, komisariotzaren inguruko ikerketak garatzeko egoitza dugu eta Lizarrako Karlismoaren Museoan, sortu den Escape Room-a gozatzeko aukera dago, “Escape room: Toisonen lapurketa”.

Erakusketen alorrean, Nafarroako Museoak “José Latova. Argazkigintza arkeologikoan 40 urtez” erakusketa eskaintzen du;Oteiza Museoak “Interpretazioak” egitaraua mantentzen du, Imanol Marrodanek Alzuza Zentroan sortu duen lanarekin: “Arma isilak gerra lasaietarako”;eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusian “Pablo Sarasate-Alberto Huarte: adiskidetasun baten testigantzak” erakusketa ezagutzeko aukera egongo da.

Gainera, Nafarroako Museo Zerbitzuak bultzatu duen “Pasaportea, Museatu! Eta bidaiatu” kanpaina martxan dirau: larunbatean bi bisita gidatu prestatu dira Karlismoaren Museoko erakusketa iraunkorra ezagutzeko.

Azkenik, Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren lanak ezagutzeko ateraldiak antolatuko dira berriz ere.

Programazio kultural osoa hurrengo estekan kontsulta daiteke.

Últimas Noticias Multimedia