Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Nup-eko graduko lehen ikasmailako ehun ikaslek goragoko ikasmailetako 28 ikasleren laguntza izan dute

Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak diplomak eman dizkie Mentoretza programan parte hartu duten ikasleei

UPNA - Lunes, 2 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:18h

Graduko hamalau titulaziotako lehen ikasmailako 114 ikasleren mentore gisa aritu dira ikasturte honetan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) 28 ikasle, zeinek hasiberrien ikasketa berak egiten baitituzte goragoko ikasmailetan. Mentoreek egindako lana aitortu dute Mentoretza programako bigarren promozioari diplomak emateko ekitaldian. Bertan izan dira Cristina Bayona Sáez Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako errektoreordea eta Roldán Jimeno Aranguren errektoreordetza horretako Ikasleen Arloko zuzendaria.

Mentoretza Programako lehen urtearekin alderatuz gero, zerbait hazi da ikasturte honetako ikasleen kopurua: 2016-2017 ikasturtean, 21 ikasle aritu ziren 113 ikasle hasiberriren mentore-lanetan. Mentoretza Programa 2016-2017 ikasturtean jarri zuen martxan Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetzak.

IRAKASKUNTZA-BALIOAREN AITORPENA

Mentore bakoitzak gehienez ere bost ikasle hasiberriri lagundu die, irailetik martxora. Horretarako, erakunde hauen laguntza eta prestakuntza izan dute: Ikasleen gaietarako, Enplegurako eta Ekintzailetzarako Errektoreordetza, beren fakultatea edo ikastegia, Unibertsitate Arretarako Unitatea eta Ikasleen Kontseilua. Izan ere, ikasturtea hasi baino lehen, hiru prestakuntza-egun izan zituzten, eta gai hauek landu zituzten, besteak beste: Unibertsitatean arazoei konponbidea bilatzeko modua, ikasketa-teknikak, ahozko komunikazioa, lana antolatzeko estrategiak, enpatia, motibazioa eta ikuspegi positiboa. Horretaz gainera, lehen ikasmailako ikasleei urtero egiten zaien Ongietorria Emateko Eguna antolatzen eta gauzatzen ere parte hartu zuten mentoreek.

Mentoreek unibertsitate zabalpeneko bi ECTS kreditu lortzen dituzte, gehienez, programan parte hartzeagatik, eta konpromisoa hartzen dute mentoretzan daukaten ikasle-taldearekin hiru bilera edukitzeko udazkeneko seihilekoan, eta beste bi udaberrikoan. Konpromisoa hartzen dute, halaber, ikasleengan unibertsitate-independentzia eta -autonomia bultzatzeko, lan- eta ikasketa-ohitura eraginkorrak har ditzaten. Mentore-lana bukatutakoan, laguntza jaso dutenikasleek berek ebaluatzen dituzte.

IKASLE MENTOREAK

Hauek dira ikasturte honetan mentore izan diren ikasleak eta ikasten ari diren graduak: Sergio Fontecha Iturbide eta Begoña Olagüe Justicia (Gradua Nekazaritzako Elikagaien eta Landa Ingurunearen Ingeniaritzan), Daniel Cerezo San Martín, Óscar Julen Del Río Górriz, Íñigo García Jimeno eta Paula Carolina Lozano Duarte (Gradua Telekomunikazio Teknologietako Ingeniaritzan), Mohamed Nour Abdulla, Sonia Elizondo Martínez eta Pablo Urdánoz Pérez (Gradua Informatika Ingeniaritzan), Iñaki Ruiz Manzano (Gradua Ingeniaritza Mekanikoan), Rubén Garciandía Rosa (Gradua Ingeniaritza Elektriko eta Elektronikoan), Carmen Arbeloa Llorente (Gradua Industria Teknologietako Ingeniaritzan), Lorea Garaikoetxea Eseverri (Gradua Ekonomian), Mohamed Sbira Smaoui eta Laura Amaro Martínez (Gradua Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan), Santiago Jiménez Rebolé eta Miguel Mendizábal Arizcun (Gradua Lehen Hezkuntzako Irakasletzan), Juan Antonio Llorente García eta Irati Zunzarren Avelino (Gradua Soziologia Aplikatuan), María de Fátima Das Neves Días, Inés Matellanes Muruzábal eta Maura Paulina Ortiz Jaramillo (Gradua Gizarte Lanean), Garazi Aizkorbe Escriche, Amaiur Cisneros Murugarren, Karen González Jiménez eta Nekane Pérez Gómez (Gradua Zuzenbidean), Dimitri Sclearenco (Gradua Lan Harremanetan eta Giza Baliabideetan) eta Leyre Lecumberri Alzueta eta Iván Santesteban Quiroga (Gradua Erizaintzan).