Goierriko eredua Alacanteko ordezkariek ezagutu dute

Alkoi herri eta eskualde agintariak eskualdeko hainbat ereduren berri izan dute egun hauetan

M. Aranburu - Martes, 3 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Alacantetik etorritako ordezkaritzarekin batera, Beasaingo udaletxean.

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Alacantetik etorritako ordezkaritzarekin batera, Beasaingo udaletxean.

Galería Noticia

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Alacantetik etorritako ordezkaritzarekin batera, Beasaingo udaletxean.

beasain- Alacanteko Alkoi herriko ordezkariei eta eskualde hartan ekonomiarekin lotura duten pertsonei harrera egin zien atzo Beasaingo udaletxean Aitor Aldasorok, Beasaingo alkateak. Bertako ordezkariek egun hauetan eskualdea eta Gipuzkoa bisitatuko dituzte, besteak beste, hemengo enpresa eta instituzioek duten funtzionamendua ikusi eta ereduak zeintzuk diren ezagu-tzeko asmoarekin.

Hartu-eman horretan, Aldasorok Beasaingo Udalak berak eta Goierrik enpresa eta enpleguaren sustapenerako martxan jarri dituzten ekimenen berri eman zieten Alcoiko alkateari eta harekin batera etorri diren eskualde horretako sindikatu, talde politiko, erakunde ekonomiko, eta enpresa munduarekin zerikusia duten 21 pertsonei.

Funtsean, Beasaingo Udalak udalerrian eta eskualde mailan langabeziari aurre egiteko eta bertako ekonomia sustatzeko jarritako baliabideei buruzko xehetasunak eman ditu. Horren adibide dira enplegu plana, coworkingerako diru-lagun-tzak, formazioa eta enpresekin Udalak dituen harremanak. Beasaingo Udalak legegintzaldian zehar izan duen puntu garrantzitsuenetako bat izan da herriko enplegua eta ekonomiari bultzada ematea, eta horregatik hasiera hasieratik indarrak bertan jarri dituzte. Aldasorok hiru urte hauetako balorazioa egiterakoan gogoratu zuen beraiek Gobernuan sartzerakoan 700 pertsona inguru zeudela langabezian eta urte hauetan hartu diren erabaki eta abian jarri diren proposamen eta egitasmoen bidez 550 inguru direla gaur gaurkoz Beasainen dauden langabetuak.

industria kudeaketaAlacant probintziatik etorritako talde honek guztira hiru eguneko egonaldia egingo du Beasainen;beraz, gaur itzuliko dira berriz ere haien eskualdera hemen jasotako informazioa bildu eta aztertzera.

Bisita honen helburu nagusiak honakoak izan dituzte ordezkariek: Goierrin, Arrasaten eta Gipuzkoan ematen diren enpresen partaidetza sustatzen duten kudeaketa ereduak ezagutzea eta, enpresak bisitatzeaz gain, helburu hori lortzeko Goierri eskualdean zein bitarteko erabili diren ere erakutsiko zaie. Kontuan izan behar da Goierrin industriak indar handia duela eta enpresa ezberdinen arteko lankidetza handia izaten dela, beraz, enpresa horiek bideratzeko erakunde berrien sorkuntzaren inguruko nondik norakoak ere agertuko dituzte;besteak beste, Goieki, Goierriko Herrien Fundazioa, Goierri Eskola eta Goierry Valley.

Baina ez industria bakarrik, bestelakoak ezagutzeko aukera ere izan dute bisita honetan. Hala nola, enpresa eta erakundeez gain, Goierrin proiektu aurreratuenei babesa eman eta kultura berri bat sortzeko zer elkarte edo zein beste baliabide erabiltzen diren ere jakin dute;esaterako Lemniskata zientzia elkarteak egindako lana zein den ikusi ahal izan dute.

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia