Euskaraldiaren bilera egingo dute gaur arratsaldean Zumaian

2018(e)ko uztailaren 4a, asteazkena - 11:24etan eguneratua

 ZUMAIA – Azaroan egingo den Euskaraldia ekimenaren bilera egingo dute Zumaian gaur arratsaldean, 19.00etan, Alondegian. Bileraren helburua Euskaraldia zer den eta Zumaian zer izango den azaltzea eta kultur eragile modura zumaiarrek har dezaketen paperaz hitz egitea da. Ekimen erraldoia Euskal Herri osoan garatuko da, “denok bustiko gaituen olatua izango da”, eta Zumaiako talde eragileak herriko norbanako eta elkarte guztiak animatu ditu bileran parte hartzera. – A.R. 

Más sobre Vecinos

ir a Vecinos »

Últimas Noticias Multimedia