Baztandarren Biltzarra: dena prest!

Baztandar guztien senidetze besta uztailaren 22an ospatuko da. Altsasuko Gurasoek irekiko dute orgen desfilea, elkartasuna eta babesa jasoz

Un reportaje de Fernando Anbustegi Goñi | Fotografía Ondikol - Jueves, 5 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Baztandarren Biltzarra elkarteko kideak, aurten ateratako kamisetak mahai gainean dituztela.

Baztandarren Biltzarra elkarteko kideak, aurten ateratako kamisetak mahai gainean dituztela. (ONDIKOL)

Galería Noticia

Baztandarren Biltzarra elkarteko kideak, aurten ateratako kamisetak mahai gainean dituztela.

Besten kronograma egina dugu honezkero gure iruditegian eta kronograma horretan falta ezin den horietako bat, garrantzitsuena baztandar gehienendako, gorriz markatua egon ohi dena, Baztandarren Biltzarra eguna da.

1963. urtean lehenbiziko aldiz ospatu zenetik, urtetik urtera (ia urtero) baztandarrak eta baztandik kanpokoak ere elkartzen dira, giro ederrean, herri guztien senidetze bestan. Euskaraz eta euskara ardatz hartuta. Eskuarak batzen gaitu izan du lelo besta honek hainbat urtez. 2013, urtetik, Baztandarren Biltzarra lehenbiziko aldiz ospatu zenetik 50 urte bete zirenetik, aldiz, Baztanen eskuara barra-barra da bestaren lelo eta xede.

2018. urteko Baztandarren Biltzarra besta ate joka dugu jada, uztailaren 22an ospatuko da eta aurtengo ospakizunaren nondik norakoak agertzeko, prentsaurreko bat eskaini zuen atzo Baztandarren Biltzarra elkarteak. Elkarteko hainbat kide agertu ziren, Elizondon, Arizkunenea kultur etxeko sabaian, ilusioz gainezka, hilabete luzeetako lanaren emaitza aurkeztera. Izan ere, halako besta handi eta ederra antolatzeko lan handia egin behar izaten dute elkarteko kideek, batzorde desberdinetan antolatuta. Elkartean lanean hainbat urte daramatenekin batera aurpegi berriak ikusi ahal izan genituen atzo, eta aurpegi berri gehiago ere lanean aritu eta ari dira azken hilabeteetan. Boluntarioen lan handia dago antolaketan eta horrek, batzuetan, konpromiso faltaren krisia bizi izaten du. Baztandarren Biltzarraren kasuan ere badute horren berririk. Iazko bestaren ondotik elkarteak jakinarazi zuen hausnarketa sakona egin beharra zuela. Abenduan, bilkura batera deitu zituen baztango bizilgaunak, bestak aitzinet eginen balu jende berriaren konpromisoa behar zela erranez. Abendua bukaeran egindako bilkuran ehundik goiti lagun agertu ziren eta hainbatek konpromisoa hartu zuten elkartean izena eman eta laguntzeko. Horiei esker eta lehendik lanean ari zirenei esker, aurten ere Baztandarren Biltzarra besta ospatuko da.

Aurtengo besta, erran bezala, uztailaren 22an ospatuko da. Urtero, eguneko momentu garrantzitsuena edo garrantzitsuenetako bat, orga desfilea izaten da. Joaldunen gibeletik, banderek zabaltzen dute orga desfilea. Elkarteak, urtero, omenaldi gisa bandera horiek (Baztangoa, Nafarroakoa eta Ikurrina) nork eramanen dituen hautatzen du. Aurten, orga desfilea zabaltzeko ardura eta ohorea izanen dutenak Altsasuko Gurasoak izanen dira. Horrela, elkarteak babesa eta elkartasuna adierazi nahi die Altsasun, 2016ko urrian izandako liskararren harira, Esapiniako Auzitegi Nazionalak zigortu dituen zortzi gazte eta haien senideei.

Baztandarren Biltzarra eguneko bazkarian bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzitako produktuak izanen dira protagonista. Aurtengo bazkarirako txartelak 24 euroan salduko dira. Aurrez-aurreko salmenta uztailaren 18an izanen da, 10:00etatik goiti, Baztandarren Biltzarraren egoitzan. Txartelak egun horretan erosterik ez duenak, baztandarrenbiltzarra@hotmail.com helbidera idatziz erreserbatzeko aukera izanen du. Ezinbertzekoa da, erreserba egiterakoan zenbat lagunendako nahi den adieraztea eta ordainketa egitea. Ordainketa egin ondoren, Baztandarren Biltzarra egunean eskuratu ahal izanen dira txartelak, goizez, plazan paratuko den txosna ondoko mahaian.

Kamisetak ere salgai jarri dituzte, 12 eta 16 euroan, Elizondoko Intza ostatuan;astearteetan ere erosi ahal izanen dira, Baztandarren Biltzarraren egoitzan (19:00etatik 21:00etara). Kolore eta diseinu desberdinak dituzte, karteleko protagonisten irudiekin.

Halako besta batek hondakin kopuru handia sortzen du eta ahalgehin berezia egiten da elakrtetik, bestan sortzen diren hondakin kopurua murrizteko. “Edalontzia berrerabili, bestan zurekin ibili” lelopean, edalontzi berrerabilgarrien erabilera sustatuko da bertze urte batez. Gainera, orgak desmuntatzean sortzen diren hondakinak kudeatzeko plan berria jarri dute martxan Baztango Udalaren laguntzari esker. Hondakin mota bakoitza dagokion tokira botatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek.

Azkenik, Baztandarren Biltzarra egunean ere ez dela inolako eraso sexistarik onartuko nabarmendu nahi izan du elkarteak. Besta denendako denez, elkar errespetatuz denek ongi pasatzeko eta gozatzeko deia egin du. Edozein salaketaren aitzinean eraso sexisten protokoloa martxan jarriko dela ohartarazi du.

Hau guztia erranda, uztailaren 22an Elizondora hurbiltzeko gonbita luzatzen du Baztandarren Biltzarra elkarteak, beti ere eskuaraz barra-barra eginez.

Baztandarren Biltzarra egunean elkartasuna eta babesa eskainiko zaie Altsasuko Gurasoei, baina ez da elkartasun keinu bakarra izanen. Aitzitik, uztailaren 15ean, Elizondon Kataluniarekin Elkartasun Eguna burutuko da. Baztandarren Biltzarrak, Elizondoko Herriarekin eta Jo ala Jo elkartearekin batera antolatu du eguna. Vilafrancako Castellersak etorriko dira eta egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izanen da.

las claves

elizondo.Urtero ere, Baztandarren Biltzarrak aurten ez du kartel lehiaketarik burutu. Baztango sortzaileei eman nahi izan diete protagonismoa. Sortzaileek, beren lanak aurkeztu ondoren, elkarteko adituek hautatu dute egilea nor izanen den. Hala, kartelaren egilea Pello San Millan izanen zela erabaki zuten eta berak egin du kartela, edo kartelak, izan ere aurten bi kartelek osatzen dute Baztandarren Biltzarra iragartzeko irudia. Orga desfileko protagonisten irudiak nabarmentzen dira aipaturiko karteletan.

EN CORTO

Abanderados. Los padres y madres de los enjuiciados de Altsasu portarán las banderas, abriendo el desfile.

Tickets. Los tickets para la comida popular se podrán adquirir por 24 euros el día 18 a partir de las 10.00.

Castellers. El 15 de julio se celebrará una Jornada de Solidaridad con Catalunya. Participarán Castellers de la localidad de Vilafranca.

Últimas Noticias Multimedia