Txoznagunean ere besta giroa piztuko da

Viernes, 6 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

LESAKA- Besta egitarau ofizialarekin batera, txoznagunean ere izanen dituzte ospakizunak. Gaur, 10:30ean karparen irekiera eta gosaria eginen dute. 13:00etan Presoak etxerakalejira musikatua txoznagunetik. 23:30 ean kontzertua txoznagunean. Bihar, 20:00etan Gazteok independentzia manifestazioa eta 21:30ean hasita Fermintxo Rock jaialdia: Modus, Azalera, Skabidean eta Tirri&Tery taldeekin. - A.A.A.

Últimas Noticias Multimedia