Olaketako haurren jolas-parkean estalkia jartzeko lanak hasi dira

2018(e)ko uztailaren 6a, ostirala - 09:52etan eguneratua

 IRUN – Irungo Udalak Olaketako haurren jolas-parkean estalkia jartzeko lanak aste honetan bertan abiatu direla adierazi du. Lehenengo lanetako bat parke osoaren perimetroa hesitzea izan da, obrak iraungo duen lau hilabeteetan erabiltzaileentzat itxita egongo bait da. Construcciones Moyua da estalkiaren lan hauek burutzeko ardura duen enpresa eta aurrekontua, 437.772 eurokoa. – X.S.