“Hiztun komunitateak jarrera proaktiboa behar du bere hizkuntzarekiko”

Domingo, 8 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:03h

usurbil-XXI. mendean, euskara indarkeriarekin lotzen duten eta hizkuntza mespretxatzen duten jarrera horiek eta supremazismo linguistikoa gaindituta daudela pentsatu beharko genuke eta alderantziz gertatzen dela diozu.

-Bai. Ez da hizkuntzara mugatzen, guztian gaude errebisionismo eta negazionismo izugarri batean, frankismoa kontsideratzeko modua, gerra, ondorengoa.... Desmemoria izugarria dago. Europako beste inon pentsaezina den errealitate bat nola mantentzen ari garen hemen oraindik ikaragarria da, zeinen zaila den horren aitorpen intelektual, historiko bat egitea... Horren barruan kokatu behar da hau ere. Bizi-bizirik jarraitzen du euskararen mespretxu horrek, frankismo garaian bezala. Orduan hizkuntzari bizitza publikoa, kalea kentzea zen helburua, eta orain ere saioa hori da: hizkuntza politikak ez badaude, bizitza kentzen ari zara, hizkuntza gai batzuetara mugatuz. Espainola badago, zertarako behar duzu euskara? Kultur baliorik ez diote eman nahi, bakarrik balio sentimental bat aitortzen diote. Etxean, en la intimidad, beraiek ere hitz egin dezakete. Hori orain eta frankismo garaian ere entzuten zen. Baina kultur baliorik, komunikazio baliorik ez dauka euskarak haientzat.

Kataluniaren egoerak indartu al du joera hori?

-Ez dut hori ikusi. Agian katalanarekiko bai, eskoletako inmersio sistemarekiko. Hemengo eskolari buruz esan izan dituztenak ere... Sekuestroak irakasten direla, nidos de terror direla... Batez ere ikastolak dituzte jopuntuan, fábrica de asesinos, el odio a España es una asignatura, altos hornos del odio,hori guztia esaten dute inpunitate guztiarekin. Denak daude marko baten barruan eta inportantzia horrek dauka. Horren kontzientzia sortu nahi du liburu honek, erakutsi behar digu errealitatea behetik aldatzen ari zaigula eta kon-tziente izan behar dugula azpitik ze indar dabiltzan.

Gure jarrera ere aldatu al da? Militantzia, sentsibilitatea galdu eta nolabait lasaitu al gara?

-Hori beste problema bat da. Uste dut oro har bajualdi batean gaudela. Galdu egin dira balore batzuk, globalizazio garaian gaude eta gure lekua non dagoen ondo asmatu beharko dugu. Lehen militan-tzia deitzen zitzaion, gero beste modu batera... Baina horretatik behar dugu eta beharko dugu beti eta asko. Nahi den bezala deituta, baina hiztun komunitateak jarrera proaktiboa behar du bere hizkuntzarekiko. Liburu honek bultzatu nahi duen beste kontu bat da hori.

Argudio horiei aurre egiteko tresna moduan planteatzen duzu orduan corpus hau?

-Kontzientzia hartzeko bai, eta horrek dakar estrategiak presta-tzea. Eta beraiek pixka bat lotsa-tzeko ere bai, ikus dezaten non kokatzen diren, ze testuingurutan dauden eta ondoan zeintzuk dituzten, batzuk progresistatzat baitituzte haien buruak. - A.Z.