Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

55.000 lagun baino gehiago elkartu dira Foruetako lehenengo hiru kontzertuetan, La Pegatina, Berri Txarrak, Iseo&Dodosound With The Mousehunters eta Nathy Peluso taldeekin

Babes Zibileko Tokiko Batzordeak 600 euroko zehapenaren berri izan du, zezenen arreta erakarrita Entzierroaren Ordenantza urratzeagatik

DN - Lunes, 9 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:23h

55.000 lagun baino gehiago izan dira Foruen plazan egindako sanferminetako lehenengo hiru kontzertuetan, hau da, Los Caligaris, La Pegatina, Nathy Peluso, Iseo&Dodosound With The Mousehunters, Jupiter Jon eta Berri Txarrak taldeek emandako kontzertuetan. Foruen plazako aurtengo lehenen emanaldia Los Caligaris eta La Pegatina taldeek eman zuten, eta saio hartan plaza bete zuten bertaratutako 20.000 lagun baino gehiagok. Uztailaren 7an Nathy Peluso argentinarra eta Iseo &Dodosound izan ziren protagonista, eta, euria zela-eta, entzule gutxiago izan ziren aurreko gauarekin alderatuta, 15.000 lagun inguru izan baitziren. Eta bart, berriz ere 20.000 entzule inguru izan ziren Berri Txarrak Nafarroako rock taldea entzuten. Publiko gaztea bildu zen (batez besteko adina aurrekoetan baino txikiagoa zen), eta horrela lortu da kontzertu-ziklo honekin Udalak duen helburuetako bat. Horretaz gain, Iruñeko Udaltzaingoak 600 euroko isuna jarri dio gaur, hutsegite larria egiteagatik, Irlandako lasterkari bati, zezenen arreta erakarrita Entzierroaren Ordenantza urratu baitu. Zezen-plazan izan da, eta zezenen arreta erakarri du toriletara sartu aurretik. Entzierroaren Udal Ordenantzaren 11. artikuluarekin bat, erabat debekatzen da “Zezenak ukitzea edo haien arreta erakartzea, edozein maneratan eta edozein arrazoirengatik, ibilbidean nahiz zezen-plazan bertan, eta bereziki zezenen adarrei heltzea eta zezenak ukitzea, ez bada harrapaketa bat galarazteko.” Salaketarekin Nafarroako Ikuskizun Publikoak eta Josteta Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legean jasotako isunak jartzen dira. Datu horien guztien berri izan du gau Babes Zibileko Tokiko Batzordea Erakunde-arteko organoak. Organo hori festa-egun guztietan eta uztailaren 15ean biltzen da, eta bertan Iruñeko Udaleko alorrak daude ordezkaturik. Halaber, honako erakunde hauek ere parte hartzen dute, besteak beste: Nafarroako Gobernua, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila;Osasunbidea, Gurutze Gorria eta DYA, eta Iruñerriko Mankomunitatea. Udaltzaingoa argazki-kamera batekin zebilen lasterkari bat ikertzen ari da Entzierroari dagokionez, Iruñeko Udaltzaingoa gaurko entzierroan parte hartu duen lasterkari bat ikertzen ari da, argazki-kamera bat buruan lotuta egin baitu lasterka, eta hori debekatuta dago Ordenantzan. 4. artikuluko 11. paragrafoak honako hau esaten du: “Erabat debekatzen dira, eta segurtasun-indar eta -kidegoek salatuko dute (...) soinean eramatea entzierroaren ordena egokiaren eta segurtasunaren kontrakoak diren objektuak (bizkar-zorroak, poltsak, botilak, edalontziak, argazki- edo bideo-kamerak, mikrofonoak, irudiak grabatzeko gailuak, etab.”, eta “irudiak edota soinua grabatzeko edozein euskarri erabiltzea, telefonia mugikorreko gailuak barne, ibilbidean edo erreserbatutako hesietan, horretarako baimena izan gabe”. Arau-hauste horiek Udaltzaingoaren bereizmen handiko kameren segimenduari esker antzematen dira. Egunero hiru udaltzainek osatutako talde batek lasterketa behatzen du kameren kontrol-zentroan, zigorgarri diren jarrerak ikusteko eta, baita ere, une horretan ibilbidean dabiltzan udaltzainei ohartarazteko, entzierroaren ondoren arau-hausleei zehapena jarri ahal izateko. Babes Zibileko Tokiko Batzarrean jakinarazi da gaur, baita ere, festetako hirugarren egunean hiru pertsona atxilotu dituztela jabetzaren kontrako ustezko delituak egiteagatik (ebasketak), eta, lehenengo egunean bezala, polizia kidegoek ez dute salaketarik jaso sexu-askatasunaren kontrako delituengatik.