Urretxuko Santa Anastasia jaiak prestatzeko bilera

2018(e)ko uztailaren 10a, asteartea - 11:11etan eguneratua

URRETXU – Urretxuko Udala Santa Anastasia jaiak prestatzen hasi da. Gaur, 18.00etan, bigarren bilera egingo dute Aizpurunea kultur etxean. Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete. Lehenengo bilera joan zen asteartean egin zuten. Pregoilariaz, karroza desfileaz eta eraso sexualen aurkako protokolo berriaz hitz egin zuten, besteak beste. – A.Z.