Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Bertsolaritzaren oasia, handitzen

Ikusle andana bildu zituen Sarasateko saioaz gain, bertsolaritzak hainbat agertoki ditu aurtengo sanferminetan

Miren Mindegia | Iban Aguinaga - Miércoles, 11 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Amets Arzallus eta Miren Amuriza, abesten, atzean Fernando Anbustegi (gai jartzailea), Eneko Lazkoz eta Xabi Maia dituztela.

Amets Arzallus eta Miren Amuriza, abesten, atzean Fernando Anbustegi (gai jartzailea), Eneko Lazkoz eta Xabi Maia dituztela. (IBAN AGUINAGA)

Galería Noticia

Amets Arzallus eta Miren Amuriza, abesten, atzean Fernando Anbustegi (gai jartzailea), Eneko Lazkoz eta Xabi Maia dituztela.

iruñea- Bertsolaritzak gero eta tarte zabalagoa dauka Iruñeko besta nagusietan, aurtengo programazioan atzeman bezala. Igandean, Vistabellako Nafarroa Oinezeko txokoan Oihana Iguaran, Idoia Granizo, Eneko Lazkoz eta Saats Karasatorre aritu ziren eta astelehenean Alaia Martinek, Julio Sotok eta Sustrai Colinak La Unica Peñako balkoitik abestu zuten. Arratsaldean, Iruñeko Udalak azken urteotan Sarasate plazako eszenatokian antolatzen duen bertso saioaren txanda izan zen. Oholtzan, Eneko Lazkoz, Amets Arzallus, Xabi Maia eta Miren Amuriza aritu ziren, Fernando Anbustegik gidatutako saioan. Bestetako “euskal oasi” txikitik, Maiak hasierako agurrean erran bezala, doinu eta hitza jarri zioten lau bertsolariek sanferminei.

Zazpiak pasata ekin zitzaion emanaldiari. Eguerdiko eguzki indartsua jada baretua zegoen orduko eta eguraldi atsegina lagun izan zen ordu eta laurden inguru iraun zuen saioan zehar. 200 lagundik gora bildu ziren plazan saioaz gozatzeko, bertsolari-tza ezagutu gabe ere ikuskizunak erakarrita tartean gelditzen ziren ikusleak kontutan izan gabe.

Kontzeptu bat nagusitu zen Anbustegik proposatutako gaien artean: sanferminak. Hori bai, hamaika aldetatik landutako gaia izan zen, bestelako gaiak oholtzaratzeko ere baliatu zituztenak. Bertsolariak prest heldu ziren horretarako, Arzallusek bertsoetako batean nabarmendu bezala, kamiseta zuriz jantzita zeuden bakarrak hain zuzen nafarrak ez ziren biak izan, bai Lazkoz bai Maiaren kamiseta beltzei erreferentzia eginez. Sanferminetarako aproposa zen janzkeraren bueltan hasi ziren, hala, bertsoak, eta emakumeak beltzez jantzita etortzeko deialdiaren gaiaz mintzatzeko aprobetxatu zuen parada Amurizak: “Nahiz beltza aldarrikatu, kalean zenbait aldarrik, nik pentsau dut ekartzea, niki zuria bakarrik, ta aste osoan ez gai-tzatela, hartu hainbeste albiste larrik, ta ez dezala inork eduki, beltza ekarri beharrik”.

Maia eta Lazkoz sanferminetaz bakoitzak nahi moduan gozatzearen alde topa egiten amaitu zuten euren arteko bertsoaldia, bata programazioen jarraitzailearen paperean eta bestea bestak inolako planik jarraitu gabe bizi dituenaren paperean sartuta. Toko-toko eta Braulia aurtengo kartelaren protagonisten arteko elkarrizketan, Arzallus eta Amurizak kalean saltzen dabiltzan beltzen egoeraz mintzatu zuten.

Publikoaren barrea piztu zuen uneetako bat lau bertsolarien artean eman zen. Arzallus San Fermin sainduaren paperean sartuta, Maia, Lazkoz eta Amurizak euren eskeak bideratu zioten, dudarik gabe umorez aritzeko baliatu zuten gaia. Ez ziren faltatu, halaber, sanferminetan maiz ematen diren egoerak, hala nola parrandazale izatetik guraso izatera pasa diren aita eta amarena. Etorkizuneko sanferminak irudikatzera ere iritsi ziren bertsolariak, saioaren amaieran. Kar-tzelan preso dauden Altsasuko gazteen gaia ezin zen faltatu. Lazkoz eta Amets aritu ziren horretan, gazte horietako biren ahotsetik. “Ba nik irudimena daukat hemen, neu ere en-tzierroan banijoa omen, ta nere atzetikan lau zezen nabarmen, auzitegiko alfonbra labaina dena den, ta ez dakit plazara noiz helduko garen”, bota zuen Arzallusek.

Bertso programa anitzaSarasatekoa ez zen bertsolaritzaren azken agerraldia izan sanferminetan. Atzo, izan ere, beste bi emanaldi desberdin eskaini ziren Iruñeko txoko desberdinetan. Alde batetik, Herri Sanferminak antolatuta, bertso-poteo feminista ospatu zen Errekoletak plazatik abiatuta, Sarai Robles, Miren Artetxe eta Maialen Akizu bertsolariekin. Sarasatera itzulita, arratsaldeko 19.00etan haurrentzako emanaldi berezi bat eskaini zuten Potx eta Lotx pailazoek, Herriko bestetan ikuskizunarekin.

Gaur ere aurrera jarraituko du bertsolaritza programazioak. Zaldiko Maldiko elkarteko lagunek, IKA euskaltegiarekin batera, bertso saio bat antolatu dute, Saioa Alkaiza eta Sustrai Colina bertsolariekin, arratsaldeko 21.30ean;eta bihar Martin Bertso eta Tiritatxo (Irrien Lagunak) Oinezeko oholtzan izango dira, haurrentzako emanaldia eskainiz, 18.30ean. Sanferminetan bertsoaz gozatzeko azken parada Iruñeko Udalaren programazioaren eskutik helduko da bihar, Sarasateko eszenatokian. Bertan, musikak eta bertsoak bat egingo dute Ez da kasualitatea emanaldian. Alazne Untxalo, Alaia Martin, Miren Artetxe eta Saioa Alkaiza bertsolariek Gari Otamendi eta Ixak Arruti musikariak izango dituzte lagun, Alaitz Rekondoko gidatuko duen saioan. Saioa arratsaldeko 19.00etan izango da.

etiquetas: sanfermines, bertso

Más sobre Sanfermines 2018

ir a Sanfermines 2018 »

Últimas Noticias Multimedia