Euskaraldia Baztanen. Ahoak bizi eta belarriak prest!

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko den ekimena dinamizatzeko lanean ari dira

Jueves, 12 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Elizondoko plazako eraikinean jarritako murala.

Elizondoko plazako eraikinean jarritako murala.

Galería Noticia

Elizondoko plazako eraikinean jarritako murala.

Baina, zer da euskaraldia? Gure harremanetan hizkuntzarekin ditugun inertziak astintzeko eta uste baino gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzeko ekimena da, Euskal Herrian euskara ulertzen duen jendea pentsatzen duguna baino gehiago dela konturatzeko eta euskara gehiagotan erabili dezakegula ikusarazteko, hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren erabakia eta ariketa izan arren, bidea taldean eta batera, erosoago eta lagunduago egitea eta euskara erabiltzeko testuinguru eta egoera berriak, abegikorragoak eta babestuagoak sortzeko. Guzti hau praktikan jartzeko, bi rol hartzen ahalko dituzte herirtarrek: Ahobizi: uler-tzen duenari euskaraz eginen dio pertsona horrek, hark gaztelaniaz erantzunda ere. Ezezagunei lehen hitza euskaraz eginen die.Belarriprest:Euskara ulertzen duen pertsona da. Pertsona hauek haiei euskaraz egitea nahi dute , nahiz eta gaztelaniaz erantzun dezaketen. Uda ondoren ahobizi eta belarriprest izateko konpromisoa hartzen hasiko dira herritarak, bitartean, ekimena dinamizatzeko asmoz, herriz-herri bestetako karteletan euskaraldiaren logoa agertzen ari da, herriek pertsonalizatutako banderolak eskuratu dituzte eta Baztandarren Biltzarra egunean ere sorpresaren bat izanen omen da. Udazkenean, aktibaziorako momentua izanen da, Ahobizi ala Belarriprest izanen zara?