Jubilatuen elkarteak mendi irteera antolatu du hilaren 21erako

2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 10:25etan eguneratua

AZPEITIA – Baigera jubilatuen elkarteak Oñatz auzotik Aratz Errekaraino joateko mendi ibilaldia antolatu du uztailaren 21erako. Irteera 8.30ean izango da San Martin egoitzaren aurretik eta herrira bueltatzeko autobusa egongo da. Prezioa (hamaiketako berezia barne) 15 eurokoa da eta interesatuek hilaren 17ra arte eman dezakete izena Baigerako bulegoan (astelehenetik ostegunera egoten da irekita, 10.30etik 12.30era). – J.L.