Larunbatean egingo dute Azkoitiko V. Duatloi herrikoia

2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 10:25etan eguneratua

AZKOITIA – Azkoitri triatloi klubak jakinarazten du larunbat honetan (18.00etan) egingo dutela 16 urtetik gorako herritar guztien partaidetzari irekita egongo den V. Duatloi herrikoia. Ostirala amaitu arte izena frogako Facebooken bitartez eman daiteke (7 euro ordainduta) eta larunbatean bertan 17.00ak arte (egun horretan 10 euro ordaindu beharko dira). Parte-hartzaileek 2 kilometro egingo dituzte korrika eta horren ondoren 5,2 kilometro bizikletan eta beste kilometro bat korrika. – J.L.