Saski Basque 3x3 txapelketan izena eman daiteke

2018(e)ko uztailaren 12a, osteguna - 10:22etan eguneratua

 ZARAUTZ – Beste urte batez, Zastek, Euskadiko eta Gipuzkoako saskibaloi federakuntzen laguntzarekin antolatutako Saski Basque 3x3 txapelketa hartuko du Zarautzek eta uztailaren 21 eta 22an jokatuko da. Aurtengo berezitasunetako bat Fibaren 3x3 txapelketen rankingerako puntuagarria izango dela da. Txapelketan izena eman nahi dutenek zast.eus webgunera jo beharko dute. – A.R.