Iturengo bestak abiatuko dira gaur

20.00etan botako duten txupinazoa baino lehen herriko dantzariak ariko dira

Viernes, 13 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

ITUREN- Gaur 20.00etan hasiko dira Iturengo bestak. Halere, 16.30ean Kulkiren eskutik, herriko ttikiendako herri-kirolak izanen dira;eta 19.00etan herriko dantzaldien emanaldia. Ondotik, buruhandi eta trikitilariak kalejiran eta afariaAltxunean. Hauspolariek taldearekin dantzaldia izanen dute eta 03.30ean Tirry &Tery.

Larunbatean 10.00etan diana. Eguerdian triki-poteoa eta toka txapelketa. 17.00etan mus txapelketa Tresanean. 19.00etan pintxo, tortilla eta postre lehiaketa izanen dira. 20.00etan elektrotxaranga. 23.00etan Oharkabe taldearekin dantzaldia

Igandeko dianaren ondotik, 12.30ean Iker Vicente eta Arria V.aren arteko aizkora apustua eta pintxo-pote. 18.00etan Dirt jump eta trialsin erakustaldia eskainiko du Martxel Arribillagak. 20.00etan Obaneuke taldea eta xingar jatea eta txotx egiteko kupel plazan. - A.A.A.