‘Bertsoband’ ikuskizun bereziarekin gozatzeko parada izango da gaur

2018(e)ko uztailaren 14a, larunbata - 12:42etan eguneratua

DEBA – Bertsolaritza eta musika uztartuko dituen Bertsoband izeneko ikuskizun bereziarekin disfrutatzeko aukera izango da gaur (20.00etan) Debako Alamedan. Bertan Andoni Egaña eta Amets Arzallus bertsolariek eta Debako musika bandak parte hartuko dute;Amaia Agirre gai jartzaile lanetan arituko delarik. – J.L.