Baztango Elikadura Kontseilua sortzear

Azken urteetan eragile desberdinek garatutako jarduerak bateratzeko tresna izanen da

Domingo, 15 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Castellers en plena acción.

Castellers en plena acción. (Foto: Castellers de Vilafranca)

Galería Noticia

Castellers en plena acción.Baztango Udalaren eraikina.

ELIZONDO- Baztango Udalak tokiko elikadura kontseilua osatzeko proposamena onartu du berriki. EHBilduk aurkeztutako proposamena aho batez onartu zuen udal ba-tzak. Elikadura kontseilua tokiko elikadura sisteman parte hartzen duten eragileen bilgunea izanen da, elikaduraren alderdi soziala, ekonomikoa eta ingurugiro aldekoak kontuan hartuz. Era berean, tokiko elikadura sistema bulkatzeko ekimenak sustatuko ditu, elikadura sistema iraunkorra eta sozialki bidezkoaren bidez tokiko ekonomiaren garapena bulka-tzeko. Horrez gain, tokiko elikadura sistemari buruzko informazioa bildu, sintetizatu eta elkarbanatuko du.

Tokiko elikadura kontseilua osatzeko proposamena, Baz-tanen egiten ari denari batasuna emateko beharrak sorturik heldu da. Izan ere, elikaduraren ikuspegi sistemikotik azken urteetan eragile desberdinak gauza desberdin aunitz egiten ari dira Baztanen: herri lurrak kudeatzeko ordenantza berria, hiltegiko zatitzeko gela, nekazal azpiegitura desberdinak, udaberriko feriaren sasoiko lehen gasnaren mozketa, haur eskolako sukalderako baldintza berriak, Baztango eskoletako jangeletako azterketa, Zer jan, halako Baztan kanpaina, Baztango agroekologia eskola herritarraren egitarau zabala, Baztango Zaporeak-en sorrera, Elbeteko ostatuak erdietsitako slow food saria eta bertako gasnagileek eskuratutako sari desberdinak, elikagai-bankua, etxez-etxeko otordu zerbitzua, Iruritako baratze hezitzailea, Baztan darren Biltzarra eguneko bazkarian bertako nekazari eta abeltzainek ekoitzitako produktuak eskaintzea. Zerrenda luzea izanda, Baztanen egiten diren jarduera desberdinak bateratzeko, ikuspegi sistemikoa lantzeko eta elikaduraren gaiak bailarako garapen sozioekonomiko eta soziokulturalean duen garrantzia erakusteko, tokiko elikadura sistema landuz ekonomia eta enplegua, osasuna eta ingurugiroa, kohesio soziala... eta abar lantzeko asmoarekin sortuko da kontseilua. Etorkizun hurbilean, udazkenean seguraski, osatuko den kontseiluan udaleko ordezkari politiko eta teknikariez gain, Baztango eragile sindikal eta sozialen parte hartze zabala aurrekusten da.Kontseilua sortzeko proposamenaren onarpena lehenbiziko pausua da, eragile desberdinek begi onez ikusi dute neurria. orain, elkarren eskutik aitzinet egin nahi dute, eta nahiz eta lan handia suposatuko duen, etorkizun hurbilean motore garrantzi-tsua izatea espero da. - F.A.G.