Irrien lagunen ikuskizuna izango da asteartean Zumardian

Domingo, 15 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:27h

Deba Zuhatza Euskara elkarteak antolatuta, Irrien lagunak taldearen Irriak plazan ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango da datorren asteartean Deban. "Etxeko txikien euskarazko aisialdia aberasteko" helburuarekin antolatutako kultur ekitaldi hori 19.00etan hasiko da Zumardian "baina eguraldi txarra bada Luzaroko frontoi txikira pasako da". Zuhatzatik ume guztiak gonbidatu nahi dituzte saiora gerturatzeko. J.L.