Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Elizalde kontseilariak “Nafarroa iraunkorra” defendatu du Smart Regions-ean, lurralde adimentsuen foroan

Ekonomia zirkularrari, ingurumen-iraunkortasunari eta energia-eraginkortasunari buruzko mahai-inguruan parte hartu du gaur goizean

DN - Lunes, 16 de Julio de 2018 - Actualizado a las 20:39h

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek Smart Regions "Lurralde Adimentsuen" Foroan parte hartu du gaur goizean, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko auditorioan, Zamudion.

Topaketan, Lurralde Adimentsuaren kontzeptuan sartzen diren ikuspegi ezberdinak aztertu dituzte, estatuko nahiz Europako administrazioaren ikuspuntutik nahiz enpresen ikuspuntutik. Zehazki, Smart Region batek biltzen dituen eremu ezberdinak jorratu dituzte;hala nola, mugikortasun eta garraio adimentsua, administrazio elektronikoa eta konektibitate plataformak, ekintzailetza eta agenda digitala, ekonomia zirkularra, ingurumen-arloko iraunkortasuna eta energia-eraginkortasuna.

Isabel Elizaldek eskainitako hitzaldian nabarmendu du, Foru Gobernuak Aldaketa Klimatikoaren gainean onartutako Ibilbide Orrian jasotzen den moduan, “Nafarroak iraunkortasunarekiko konpromisoaren eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokaren aldeko apustua egiten duela, eredu sozio-ekonomiko eta energetiko berria sortze aldera, karbono baxuko ekonomia eta efektu klimatikoetara egokitutakoa izatearren”. Foru Komunitateak “garapen iraunkorraren erreferentea izan behar du, ingurumen aldetik arduratsua eta baliabideak erabiltzeari dagokionean eraginkorra den lurraldearekin, pertsonen, jardueraren eta ingurunearen arteko orekari eutsiaz”. Isabel Elizaldek “Ekonomia Zirkularraren, ingurumen-arloko iraunkortasunaren eta energia-eraginkortasunaren” inguruko mahai espezifikoan esku hartu du, eta ikuspegi hori Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin eta Nafarroako Gobernuaren gizarte-politikekin batu du, hori guztia Nazio Batuen 2030 Agendan ezarritako norabide berean.

Topaketa Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Azpiegituretako sailburuak, eta Daniel Callejak, Europako Batzordeko Ingurumeneko zuzendari nagusiak (bideo-mezuaren bitartez) inauguratu dute. Lana gaikako lau mahairen inguruan egituratu da: Eskualde Adimentsuak;Data eta IKTeak eta Administrazio elektronikoa;Mugikortasun eta Garraio Adimentsua;eta Ekonomia Zirkularra, Ingurumen-arloko Iraunkortasuna eta Energia Eraginkortasuna.

Smart Regions, lurralde adimentsuen foroa, WB Taldeak eta Aquí Europak antolatzen dute Innobasquerekin elkarlanean. Halaber, foroan parte hartu dute Vodafone, Acciona, Tecnalia eta Irizar e-mobility bezalako nazioarteko erakundeetako adituek eta Finlandiako Aalto Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Europako Batzordeko, Espainiako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako adituek.

Últimas Noticias Multimedia