Danborradan izena emateko azken egunak

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

BERA- Aurten ere danborrada eginen dute bestetan. Abuztuaren 4an, larunbatarekin izanen da, 12.30ean hasita Herriko Etxeko Plazatik Altateko Plazara. Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena. Azken eguna uztailaren 20a izanen da (ortziralea). Guttienez 40 lagunek eman beharko dute izena, danborrada atera dadin. Izen emateko 5 euro ordaindu behar da, gosaria eta danborraren truke. Entsaioak, berriz, uztailaren 26an eta 30ean eginen dituzte, 20.00etan Herriko Etxeko plazan. - A.A.A.