Futbol-7 txapelketa mistoa jokatuko dute larunbatean Beran

Asteazkena izanen da izena emateko hondar eguna Xuga eta Errekalde ostatuetan

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

bera- Joan den urteko arrakasta ikusirik, aurten ere, Gure Txokoa Kirol Elkartearen eskutik, uztailaren 21ean, larunbatean, Berako II. Futbol 7 txapelketa mistoa jokatuko dute. Horrela, duela urte ba-tzuk Berako Besten aitzintik ospatzen zen futbito txapelketa berreskuratu nahi dute, urteroko hitzordu bihurtuz. Maila guztietako taldeak animatzeko deia egin dute, prestaketa fisiko berezirik ez dela behar gaineratuz.

Partidak arratsaldez izanen ditute, herriko Matzada Fu-tbol Zelaian eta ordua, izena ematen duten talde kopuruaren arabera, ondotik zehaztuko dute. Informazio gehiago edo bertzelako argibiedrik nahi duenak 647 569 401 (Jon) telefonora deituz eskuratu ahal izanen du.

Izen-ematea eta baldintzak Uztailaren 18a, asteazkene bitarte eman daiteke izena, Xuga eta Errekalde ostatuetan izen-emate orria bete eta taldeko 30 euro ordainduta. Parte hartzeko 14 urte baino gehiago izan behar dira eta gehienez ere hamasei talde onartuko dira (beratarrak lehenetsiko dituzte).

Lehendabiziko hiru sailkatuek Xuga, Errekalde eta Zubiondo jatetxean otordu bana irabaziko dute. Sari gehiago ere izanen dira jokoan. - Aitor Arotzena