Kontrabando ibilaldiak gauez larunbatero

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

etxalar- Aurten ere uztail eta abuztuko larunbatetan gaueko kontrabando ibilbideak egiteko aukera izanen da Etxalarren, Xanti Elizagoienek gidatuta. 21.00etan izanen dute irteera plazatik eta zortzi kilometro dituen hiru ordu inguruko ibilbidea izanen dute aitzinetik. Linterna eta mendiko botak eraman behar dira eta guttienez lau laguneko taldea sortu behar da txangoa abiatzeko. Pertsonako prezioa zortzi eurokoa da. Egun bat lehenago deitu behar da erreserba egiteko. - A.A.A.