Larungo Kaiola ostatua kultur kabi bihurtuko da

Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

bera- Larungo Kaiola ostatuak kulturari ateak zabaldu nahi dizkio, ostatuaz gain Larrungo kaxkora heltzen diren guztiei kultur eskaintza bat emateko intentzioarekin Kabia kultur espazioaren ateak zabalduko ditu uztailaren 22an, Asier Gogortza argazkilariaren erakusketarekin eta Ekiza musikariaren kontzertuarekin. Erakusketa uda guztian egonen da zabalik eta kon-tzertua igande arratsaldeko 4etan izanen da. Hemendik aitzinera kultur adierazpenak susta-tzea izanen da Kabia kultur espazioaren lekukotza, mugaren bi aldetara egiten denaren leiho izan eta turismoari ostatu bat baino zerbait gehiago eskaintzeko. - A.A.A.