Santio bestetarako gibelat kontaketa

Naxara Aleman Irisarrik piztuko duen altxaferoarekin hasiko dira, gaur zortzi

Fernando Anbustegi - Martes, 17 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Naxara Aleman Irisarrik egindako marrazkia.

Naxara Aleman Irisarrik egindako marrazkia.

Galería Noticia

Naxara Aleman Irisarrik egindako marrazkia.

ELIZONDO- Astebete bertzerik ez da falta Elizondoko Santio bestak hasteko. uztailaren 24ean, 12.00etan abiatuko dira herriko bestak, Naxara Aleman Irisarrik, 11 urteko elizondarrak, piztuko duen altxaferoarekin. Urteroko gisan, Elizondoko Herriak marrazki lehiaketa antolatu du haurren artean eta Naxarak egindakoa aukeratu du. Honenbertzez, azken urteetako ohiturari jarraiki, bera izanen da bestei hasmenta emanen diena, lehenbiziko altxaferoa piztuz. Marrazki irabazleaz gain, kartel irabazlea ere aukeratu du Elizondoko Besta batzordeko kideez osaturiko epaimahaiak. Aurtengo bestetako programaren azalean agertzeko kartel lehiaketa burutu du aurten ere Elizondoko Herriak, eta Pello San Millanek egindakoa aukeratu du. 200 euroko saria eskuratu du. gainera, jada etxez-etxe banatu den bestetako programa-liburuxkan, bere irudia ageri da. Uztailaren 24tik 28ra osptatuko dira aurtengo Santio bestak, eta adin eta gustu guzietarako egitaraua antolatu du Besta Batzordeak. 15 lagun inguru ari dira bestak antolatzeko lanetan. Edonork parte har dezake besten antolaketan eta bide horretan, duela hilabete batzuk hasi zen lanean besta batzordea, bilera irekien bidez, proposamen desberdinak landuz, erantzukizunak hartuz, mantxo-mantxo, ilusioz eta arduraz, prestatu dute aurtengo egitaraua. Jakitun dira batzordean aldiro denen gustua asebetetzea zaila dela eta horregatik herriko etxeko ateak zabalik dituzte, bertatik bertara antolaketan nahi duenak lagun dezan.

Bestek iraunen duten bortz egunetan egitarau zabalaz gozatzek oaukera izanen da, urteroko hitzorduez gain, berrikuntzak ere izan ndirelarik. lehenbiziko egunetik nabarituko da berrikuntza bat;altxaferoa eta baztan zopen ondotik, konpartsa lanean hasiko da eta aurten bi erraldoi berri izanen ditu, Jo ala Jo eta Baztango Gaitariei esker egindako bi erraldoiak, hain zuzen ere. Elizondoko alkate eta kargodunek nabarmendu nahi izan duten ber-tze berrikuntza bat uztailaren 27koa da, ortziralerako Egun Morea antolatu dute, emakumeak ardatz direla erakusteko eguna. Bertzelako ekitaldi batzuk, ohikoak direnak eta jende aunitzen gozamena ekartzen dutenak aipatzearren, bezperako Salbea aipatuko genuke, uztailaren 24ean, 20.00etan Santiago elizan, Elizondok oabesbatzak, Isabel Lacarren zuzendaritzapean, Eslavaren Salbea eta Santiagoren Ereserkia kantatuko ditu, organoan Felix Txoperena dela eta Recreo de Elizondo musika bandaren laguntzarekin.

Santiago eguneko ekitaldien artean, aipatu behar, aurten ere, duela bi urte berreskuratutako soka-dantza. Garai batean, bertan ematen ziren dantza garrantzitsuenetarikoa zen soka-dantza. Sokaren bitartez komunitatea erakusten zen plazan, talde izaera lantzen zuen erritoa izaki. urteen poderioz desagertu zen, baina aurten hirugarren urtez dantzatuko dute, horretarako entseguak burutzen ari direlarik. Zikiro jateari buruz,erran, azken urteetako jende kopurua areagotu denez, aurten txartel gehiago jarriko dituztela salgai, heldu den ortziralean, uztailaren 20an, 19.00etan Herriko Etxean erosten ahalko dira.

Ginkana ere aipatu behar. Uztailaren 26an ospatuko da, ortzegunean;bertan parte hartuko dute 8 eta 15 urte bitarteko haur eta nerabeek izena eman beharko dute Kiliki edo Baztan Goxokin.

Erasorik gabeko besta ba-tzuen aldeko aldarria luzatu nahi zian du Elizondoko Herriak, eta Baztango Berdintasun Batzordearekin elkarlanean eta Emaginekin batera, indarkeria sexistarik gabeko gunea jarriko du bestetan. Berdintasunean eta errespetuan gozatzeko bestak izan daitezela.

etiquetas: santio