Esku pilota finaleko txapelketak gaur jokatuko dira Ordizian

2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

ORDIZIA – Gaur arratsaldean jokatuko dira, 18.30ean hasita, Ordiziako XII. Binakako Esku Pilota Txapelketa Herrikoiaren finalak. Pilotaleku kanpoan jokatuko dituzte finalak eta hiru taldetan sailkatuta aritu dira jokatzen azken bi hilabeteetan. 27 bikotek parte hartu dute guztira eta bihar jakingo da zeintzuk diren aurtengo irabazleak. Ekitaldia urtero herriko Emaneurre taldeak antolatzen du. – M.A.