Herriko taldeei deia egin die Zumaiako Udalak

Euskal Jai Eguneko herri bazkarian eta sagardo dastaketan lan egiteko talde boluntarioak behar dituzte

2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 06:03etan eguneratua

Zumaia- Datorren abuztuaren 10ean ospatuko da Zumaian Euskal Jai Eguna eta, ohikoa denez, herri bazkaria eta sagardo dastaketa izango dira egitarauaren barne. Bietan taldeen-tzako moduko lana aurreikusten da aurten ere, Zumaiako Kultura sailetik adierazi dutenez.

Bazkari herrikoia zerbitza-tzeari dagokionez, talde baten-tzako lana izango da, eta taldeak 400 laguni herri bazkaria zerbitzatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta tresnak izan beharko ditu, eta bazkaria ateratzeaz gain, txartelak kendu eta karpara sarrerak zaindu, eta ondorengo txukuntze eta jasotze lanak egin beharko ditu. Guztia kultur sailaren ordezkariekin eta herri bazkariko sukaldari taldearekin lotuko da.

Bestalde, sagardo dastaketan hamar sagardotegitako edaria eskainiko dute, eta horretarako aurrez edalontziak salduko dituzte. Hala, taldearen lana izango da egun horretan postuak ezartzea, basoak saldu eta sagardoa bana-tzea, eta aurrez eta ondoren beharrezko lanak egitea.

Talde hautagaiek euskaraz jarduteko gai izan behar dute, eta batik bat, sagardoa banatzeko orduan, ez dira adin txikikoak izango.

Izena eman nahi duten talde edo elkarteek hilaren 23a arte izango dute epea, Alondegia kultur etxean (943 861 056 / kultura@zumaia.eus). Izen ematearen arabera taldeei bilera batera dei egingo zaie eta beharrezko azalpenak emango dira. Taldeen arteko zozketa bilera horretan bertan egingo dute. - A.R.

etiquetas: zumaia