Zumaiako bandaren kontzertua izango da larunbatean Itziarren

2018(e)ko uztailaren 18a, asteazkena - 11:42etan eguneratua

 DEBA – Itziarko Auzo Udalak antolatuta, Zumaiako udal musika bandaren kontzertua egongo da larunbatean (19.00etan) Itziarko eliza atzealdeko parkean (eguraldi txarra bada eliza barruan egingo da). Jose Azkueren zuzendaritzapean burutuko den emanaldi horretan musikariek M. Penella, J. Franco, M. Story, T. Sahashi eta K. Badelten piezak joko dituzte. – J.L