Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra
GIZARTEA

Eskola Publikoaren 28. Jaia Errenterian ospatuko da 2019ko ekainaren 2an

Lema ‘Makina bat taupada’ izango da eta ekitaldia ibaiaren inguruan egingo da

Aitziber Muga - 2018(e)ko uztailaren 19a, osteguna - 06:01etan eguneratua

Ehigeko, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta udal ordezkariak.

Ehigeko, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta udal ordezkariak.

Galería Noticia

Ehigeko, Koldo Mitxelena ikastetxeko eta udal ordezkariak.

Errenteria- Datorren urtean, ekainaren 2an, Errenterian ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren 28. jaia, atzo aurkezpen batean aditzera eman zenez. Urtero, Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (Ehige) ikastetxe publiko batekin elkarlanean antolatzen du jai hau. Oraingo honetan, Errenteriako ikastetxe publikoekin batera.

Herrian sei ikastetxe publiko daude (Koldo Mitxelena LHI eta BHI, Cristóbal Gamón LHI eta BHI eta Bizarain LHI eta BHI) eta 2.500 ikasle dira guztira. Horietaz gain, Oarsoaldean beste sei ikastetxe publiko daude beste 1.850 ikaslerekin: Lezo LHI eta BHI, Oiartzungo Elizalde LHI eta BHI eta Pasaiako Karmengo Ama LHI eta BHI. Nahiz eta datu hauek egon, lehenengo aldia izango da ekitaldi hau Oarsoaldean buru-tzen dela.

Urte luze bat falta bada ere, ekimen honen zehaztapen batzuk eman zituen Koldo Mitxelenako ikasle baten gurasoa den Maialen Oliverik. Festa Oiartzun ibaiaren inguruan gauzatuko da, Mataderotik hasita, eta guneak Biteriko jolastokian, Foru plazan eta Xenpelarren egongo dira eta ibaian bertan beste gune bat ere kokatzeko ideia dute.

Oliverik Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren leloa aurkeztu zuen: Makina bat taupada. “Irudia sor-tzeko, Errenteriako ezaugarri propioak bilatzen hasi ginen eta Errenteriak herri bezala historian izan duen ezaugarri nabarmenena industria izan dela kontsideratu dugu”, aditzera eman zuen Oliverik. Izan ere XX. mende hasieran herriak zituen lantegi eta langile kopuruagatik Manchester txikiadeitzen zi-tzaion. Estatutik familia asko etorri ziren lan bila eta herria eraldatu zen. Gaur egun mantentzen dituen ezaugarri asko horren ondorio dira.

“Industria hori irudikatzeko engranajea aukeratu dugu, ohiko elementua, erraz identifikatzen dena delako. Eskolako komunitatea osatzen dugunok izango ginateke engranajeak, elkarrekin lanean aritu behar dugunok. Batek huts egiten badu makina ez dabil”, azaldu zuen.

Eta irudi horri lotuta sortu zen Makina bat taupada leloa. “Makina, alde batetik, asko garelako Euskal Eskola Publikoan ari garenak, eta bestetik, engranaje horiek elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, denon artean makina handi bat osatua”, aditzera eman zuen amak.

1994tik, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzen dute guraso elkarteek eskola-komunitateetako gainon-tzeko kideekin batera, eskola publikoa hezkuntza-sistemaren ardatza izan behar dela aldarrikatzeko asmoz. Federatutako 500 IGE baino gehiagorekin, Euskal Eskola Publikoaren baitan ordezkaritza handiena duen erakundea da Ehige.

Iaz Festa Lekeition ospatu zen eta 35.000 lagunek parte hartu zuten.