Baztandarren Biltzarraren gose dira

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

Galería Noticia

ELIZONDO.Inork ez zuen txartelik gabe gelditu nahi eta atzo goizean Baztandarren Biltzarraren egoitza atarian ilara luzea osatu zen bazkariko txartelak erosteko asmoz. 1.400 txartel salgai jarri zituzten eta ia-ia denak bertan saldu ziren. Atzo arratsean bakar batzuk gelditzen ziren, beraz, norbaitek nahi badu, baztandarrenbiltzarra@hotmail.com helbidera idatziz erreserbatzeko aukera izanen du. Agian oraindik lor dezake. F.A.G./Argazkia: Ondikol