Larunbatean, ehiza eta arrantza elkartearen batzar orokorra

Jueves, 19 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

eLIZONDO- Baztango Ehiza eta Arrantza Kirol Elkartearen ohiko batzar orokorra burutuko da larunbatean, 18.00etan eta 18.30ean bigarren deialdian, Elizondoko Arizkunenea Jauregian. Aitzineko akta eta kontuen irakurketa egin, eta hala erabakiz gero, onartu ondotik, bazkideen berrien onarpena izanen dute hizpide. Zaguako postuen zozketa, foraneoen txartelak, Sabatenea saltzetik lortutako dirua inbertitzeko proposamenak, uso postuak berritzerakoan bete beharreko gutxieneko baldintzak eta basurde ehizako komisioa sortzeko proposamena izanen dira batzarreko puntuak, galdera eta eskaeretarako tarteaz gain. - F.A.G.