III. Flysch Organo Jaialdia Getariara iritsiko da etzi

2018(e)ko uztailaren 20a, ostirala - 10:21etan eguneratua

GETARIA – Nazioarteko III. Flysch Organo Jaialdia Getariara helduko da asteburu honetan, eta igandean, 20.00etatik aurrera, kontzertu berezia izango da Salbatore Deunaren parrokian. Quinmetal Salamanca boskoteak haizea eta metala bezalako instrumentuekin gozatzeko aukera eskainiko du, eta Santiago Banda organoa izango dute lagun XVII. mendetik XXI. mendera arteko piezaz osatutako musika emanaldian. Sarrera guztiz doakoa izango da. – A.R.