Parrokiako koroak 25ean abiatuko ditu jaietako ekintzetarako entseguak

2018(e)ko uztailaren 20a, ostirala - 10:22etan eguneratua

 AZKOITIA – Azkoitiko parrokiako koroak jakinarazten du datorren asteazkenean abiatuko dituela Andra Mari jaietan egingo dituen agerraldiak prestatzeko entseguak. Taldeak nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita izango diren hiru entsegu egingo ditu, hilaren 25ean, abuztuaren 2an eta abuztuaren 13an, hain zuzen ere. Orduari dagokionez, Pakea Lurrean meza prestatzeko entseguak 20.00etan hasiko dira aipatutako egunetan eta Salbea prestatzeko antolatutakoak 20.30ean. – J.L.