Emakumearen Oroimen baratzea inauguratu dute Arantzan

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Galería Noticia

arantza.Bertsoak, clowna, zuzeneko musika, kantua, dantza... hainbat osagai izan zituen igandean Emakumearen Oroimen Baratzearen inaugurazio ekitaldiak eta jende aunitz bildu zen bertan. Mentxu Peña alkateak ere hitza hartu zuen eta ondotik, jendeak landareak landatu eta emakumeen historiak partekatu zituen. Auzolanean aritu dire hilabete hasieratik, baratzearen bidea lantzen. Berezia bezain ederra da, izaera sendoarekin. Aunitzek inaugurazio egunean eta bertze batzuk argazkitan bizitu dute bertan islatzen dena: bide bat da, espiral itxura hartzen duena eta honen bukaeran, iturria, emakumeen umetokia irudikatuz. Bidean ere, hiru borobil edo baratze muttur daude, sortzen diren fruituak edo emaitzak islatu nahirik, eta haritz bat, baratzeko landareak eta loreak jarri dia tarte horietan, eskualdeko emakumeak oroimenean, historiak bildu direlarik. Argazkiak: erran.eus