Piriniotara mendi ateraldia Beti Gazterekin

Sábado, 21 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

LESAKA- Azken urteetako ohiturari eutsiz, uztailean Pirinioetara irteera antolatu du Beti Gazteko mendi taldeak. Aurten, Panticosa ingurura joanen dira uztailaren 28an eta 29an (Respumosoko aterpean lo eginen dute larunbatean). Apuntatzeko epea uztailaren 24an bukatuko da eta 25 lagunendako lekua dute. Beti Gazteko bazkideek lehentasuna izanen dute. - A.A.A.