Zumaiako Erribera kalea itxita egongo da ibilgailuentzat

2018(e)ko uztailaren 21a, larunbata - 13:08etan eguneratua

ZUMAIA – Zumaiako Udala zenbait konponketa lan egiten ari da Erribera kaleko galtzadan eta, ondorioz, lan horiek behar bezala asentatzeko, kalea ibilgailuentzat itxita egongo da hiru astetan zehar, larrialdietarako izan ezik. Zamalanetarako ibilgailuek, beraz, ezin izango dute bertan sartu. Udaletik barkamena eskatu dute lanek sortu ditzaketen eragozpenak direla eta. – A.R.