Herritarrek Sargoateko erromeria ospatuko dute datorren igandean

Domingo, 22 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:05h

Elgoibar- Elgoibartarrek eta nahi duten bisitari guztiek Sargoateko erromeriaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute datorren igandean, hilaren 29an, izen bereko eremuan. Eguneko egitarauari hasiera emateko meza izango da 11.00etan Sargoaten. Horren ondoren bildutako guztiek salda beroa eta txorizo egosia dastatu ahal izango dute eta trikitilariekin erromeria izango da. J.L.