Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Europa Erkidegotik kanpoko herrialdeetan praktikak egiteko bekak eskatzeko epea irekiko da bihar, asteartean

150.000 euroko deialdia unibertsitate-titulazioa dutenentzat da

DN - Lunes, 23 de Julio de 2018 - Actualizado a las 18:11h

Garapen Ekonomikorako Departamentuak 2018an Erkidegotik kanpoko herrialdeetan praktika profesionalak egiteko beken deialdia onartu du;deialdia 150.000 eurokoa da.

Laguntzaren helburua da Nafarroako tituludunek, Europako Erkidegotik kanpoko erakundeetan praktikak eginaz, lan-bizitzarako bidea erraztuko dieten prestakuntza eta esperientzia profesionala hartzea, ondoren, Nafarroako enpresak nazioartekotzea bultzatzeko;hori guztia bat dator Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategiarekin (S3).

Eskaerak bihartik (asteartea) hasi eta irailaren 14ra bitarte egin daitezke, hori barne, nahiz eta aurretik erakunde kolaboratzaileak berrikusi beharko dituzten: Nafarroako Unibertsitate Publikoko Unibertsitatea-Sozietatea Fundazioa edo Nafarroako Unibertsitateko Career Services, deialdian eskatutako baldintzetara egokitzen direla bermatzearren.

Beka hauekin pertsona onuradunen gastuak ordainduko dira, eta horiek baldintza hauek bete beharko dituzte: unibertsitate-titulazioa izatea, Gizarte Segurantzako 1 eta 2 taldeetan 183 egun baino gehiagotan kotizatu gabe egotea deialdi hau argitaratzen den unera arte, eta on line atzerriko praktiketarako, Nafarroako Unibertsitate Publikoak nahiz Nafarroako Unibertsitateak ematen duten prestakuntza-planean aurrez izena emanda egotea.

Eskaera Nafarroako Foru Erkidegoko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez aurkeztuko da;horretarako, beharrezkoa izango da ziurtagiri digitala edo NAN+PIN izatea. Halaber, Administrazio Prozedura Erkidearen inguruko 39/2015 Legeko 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein lekutan aurkeztu ahal izango da.

Jarduera Nafarroako Nazioarteko 2017-2020 Planean kokatzen da;Planaren helburua da herritar nafarrak gai izatea ingurune globalean pertsonalki eta profesionalki garatzeko aukerak aprobetxatzeko, eta, aldi berean, Nafarroako enpresen jarduera nazioartekotuagoari erantzuteko profil profesionala duten gero eta pertsona gehiago izatea.

Praktikak enpresetan, ikerketa-zentroetan, GKEetan, enbaxadetan, kontsulatuetan, Espainiako Turismo Institutuko bulegoetan eta Merkataritza Ganberetan egingo dira, bekadunen gaitasun profesionalak eta lanekoak nazioarteko diziplina anitzeko taldeetan hobetze aldera eta hezkuntza-sistematik lan-bizitzara errazago igarotzearren.