Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Mugu-ko (Nepal) haurren futbol-talde femeninoa Iruñean da

Lunes, 23 de Julio de 2018 - Actualizado a las 13:12h

Mugu-ko (Nepal) haurren futbol-talde femeninoko kideak bisitan dira Iruñean, SOS Himalaya - Inaki Ochoa de Olza Fundazioa Elkarteak gonbidatuta. Taldea honako hauek osatzen dute: jokalariek, 12 eta 14 urte arteko 22 neskak, taldeko 2 teknikarik, gida batek eta "SOS Himalaya" GKEko arduradunek. Taldeari harrera egin dio Ana Ollok, Herritarrekiko eta Instituzioekiko Harremanetarako kontseilariak, Tronu Aretoan. Kontseilariak hitz batzuk eskaini dizkie taldea osatzen duten neskatilei eta pertsonei, eta, futbolaren bitartez, tradizionalki patriarkala den gizartea aldatzeko duten borondate handia nabarmendu du;halaber, esan du "erreferente bihurtzeko gai direla eta emakumea haien eremutik ikusgai egiteko gai, mugak gaindituaz, gizarteak oro har eta gazteriak bereziki, estereotipoak eta diskriminaziozko jarrerak gainditu ditzan”. Era berean, azpimarratu du kirola garrantzitsua dela generoaren berdintasunerako bidean aldaketa-motor gisa, kirola praktikatzeak "konfiantza irabazten laguntzen baitu, eta konfiantzak beste era bateko eragozpenak gainditzen ere laguntzen du. Kirola espazio seguruekin eta bizimodurako ikasteko aukerekin konbinatzen bada, neskak ahalduntzeaz gain, haien autonomia bultzatzen da”. Futbol-talde hau Mugu-koa da, herrialdeko zonarik behartsu eta urrunenekoa. Gaur egun, ospetsuak dira Bhojraj Bhat-i esker;hau da, Nepalgo kazetari gaztea, haiei buruzko dokumentala ("Sunakali") egin eta munduari bira ematen ari dena. Neskatxak futbolean jokatzen agertzen dira 4.000 m-ra eta elurretan muturreko baldintzatan. Egun hauetan zehar, haurren futboleko Donosti Cup-ean parte hartzen ari dira, gonbidatu gisa. Lanak mugak gainditu ditu, antzinatik paternalista den gizartean genero-berdintasunaren aldeko mezua zabalduaz eta neskatxek eta gazteek genero-barreraz haratago dauden erronkak gainditu ditzaketela erakutsiaz. Horrez gain, Ana Ollok eskerrak eman ditu SOS Himalaya azken urteetan Nepalen egiten ari den lan eskuzabal eta solidarioarengatik;GKEren helburu nagusia da Makalu-ko Ospitalea eraikitzea, osasun-sistemarik ez duten zonan.