Mutrikuarrek Malen jaietako koadrilen eguna ospatuko dute gaur

2018(e)ko uztailaren 24a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Galería Noticia

su ta gar taldearen buelta.Mutrikuarrek joan del larunbatean hasi ziren Malen jaietako koadrilen eguna ospatuko dute gaur, mota askotako ekintzekin. Jardunaldia abian jartzeko haur parkea irekiko da 11.00etan Egañaneko frontoian eta horren ondoren futbito zezenekin (12.00etan), The Joselontxo’s txarangaren kalejira (12.30ean), sokamuturra (18.00etan) eta Su Ta Gar talde eibartarraren kontzertua (23.00etan Goiko plazan) izango dira. Festak borobiltzeko Santixo eguna ospatuko dute bihar Mutrikun. Bestalde, ezkerreko argazkian igandean (Malen egunean) egon zen herri kirolen erakustaldiaren une bat ikus daiteke eta eskuineko irudian atzoko Malen Txiki eguneko umeen dantza saioa. Argazkiak: N.G.