Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Konpartsa hau erraldoia da!

elizondoko konpartsak bi erraldoi berri aurkeztu zituen. ttikienek dantzatuko dituzte. 8 erraldoi dira jada

Un reportaje de Fernando Anbustegi Goñi | Fotografías Juan Mari Ondikol - Miércoles, 25 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Gero eta handiagoa den konpartsaren familia-argazkia. Lan handia izanen dute aurtengo bestetan ere.

Gero eta handiagoa den konpartsaren familia-argazkia. Lan handia izanen dute aurtengo bestetan ere.

Galería Noticia

Gero eta handiagoa den konpartsaren familia-argazkia. Lan handia izanen dute aurtengo bestetan ere.

Azken urteetan, erran daiteke, erraldoiekiko gorazarrea areagotu dela han eta hemen. Elizondon ere, hala da. Gero eta zaletasun handiagoa dago, bai ttikienen artean, baina baita handiagoen artean ere. Bestetako izarretako batzuk dira, beharbada izar nagusiak, batzuendako. Egunero-egunero, orduak ematen dituzte karrikaz-karrika, beren musikarekin, erraldoien dantzekin eta buruhandien lasterkaldiekin, herriko txoko guztiak aztoratzen. Alaitasuna, giro ederra eta jendetza darama gibeletik Elizondoko Konpartsak.

Zaletasun horrek, azken urteetan harrobi moduko bat sortu du eta horren harira, aurten, konpartsak apostua egin du: ttikienen aldeko apostua. Udazkenean zozketa bat antolatu zuen erraldoi berriak egiteko. Santio besta k ailegatu dira eta hauekin batera, erraldoi berrien erditzea. Atzo aurkeztu zituzten jendearen aitzinean, eta noski, ikusmin eta jakinmin handia sortu zuten. Gainerako erraldoiak baino ttikiagoak dira, arinagoak ere;izan ere konpartsako gaztetxoenek dantzatuko dituzte.

Gaurko egunera, Amaiurko Gazteluko azken buruzagiak ekarri dituzte, gure arbasoak betikotzeko asmoz. 1522. urtean, Gaztelak Nafarroa Amaiurko Gazteluan erasotu zuenean bertako buruzagi militarra zen Jaime Velaz de Medrano eta bere emaztea dira erraldoi bilakatu dituztenak. Maiatzan Baztango Gaiteroek Jo ala Jok sortutako bertze bi erraldoiekin, lehenagoko Enrike II eta Margarita eta Fernando eta Isabelekin batera, jada zortzi dira Elizondoko bestetan konpartsako gainerako kideekin batera dantzan ikusiko ditugunak.