Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Soka-dantza elkargune

Herriaren batasun dantza izan zen protagonista Santio egunean

Duela bi urte berreskuratutako dantza eskaini zuten Foruen plazan

Fernando Anbustegi Goñi | Juan Mari Ondikol - Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:01h

Meza nagusia bukatu ondoren jendeak adi-adi jarraitu zuen erraldoien dantza eliza atarian.

Meza nagusia bukatu ondoren jendeak adi-adi jarraitu zuen erraldoien dantza eliza atarian. (JUAN MARI ONDIKOL)

Galería Noticia

Meza nagusia bukatu ondoren jendeak adi-adi jarraitu zuen erraldoien dantza eliza atarian.

elizondo- Azken hamarkadetan, Baztan mutildantzekin lotu izan dute aunitzek, onerako zein txarrerako. Harrotauna adierazteko, herriaren dantza delakoan, etnografiararen aldetik ondare aberatsa delako ere. Polemika iturri ere izan da azken urteetan eta gertakari ilunak ere lo-tzen ahal zaizkio dantza honen inguruan gertaturikoei.Hala ere, mutildantzak Baztanekin lotuiriko dantza batzuk dira, bertzelako aunitzen artean, hor daude, sagardantza desberdinak, herri bakoitzean bertsio desberdinak daudelarik. Bide beretik, azken hiru urteetan Elizondoko Santio bestetan bertze dantza berezi bat ezagutzeko aukera izan dugu. Soka-dantza. Aspaldiko dantza da, ezezaguna gehienendako, baina hainbat eta hainbat herritarren esfortzu eta grinari esker, berreskuratu dena. Soka-dantza, garai batean ematen ziren dantza garrantzitsuenetarikoa zen. Sokaren bidez komunitatea erakusten zen plazan, talde izaera lan-tzen zuen erritoa izaki. Teknikoki zaila ez izanagatik, urteen poderioz galdu zen. Duela hiru urte, dena den, berrskuratu egin zen eta atzo, hirugarren urtez jarraina, Santio egunean, Foruen Plazan Soka-dantza dantzatu zuten. Sokan jarrita, herritarrak eta agintariak elkartu ziren atzo, tartean ziren, Alazne Sansiñena Elizondoko alkatea eta Joseba Otondo, Baztangoa, beraiekin batera, herria, sokan elkartuta, 20 herritarrek ordezkatuta. Adin guzietako herritarrak, adin eta sexu desberdinekoak, baita klase sozial guzietako ordezkariak ere. Herriaren dantza erakutsi zuten plazan. Santiago apostoluaren, herriko zaindariaren, omenez eskainitako mezaren ondotik zian zen hori, mutildantza eta zortzikoarekin batera. Jendetza bildu zen, bai mezan, baita Foruen plazan ere. Gero erraldoien txanda izan zen, hauek ere euren dantzarako abileziak erakutsi zituzten jende aitzinean. Ondotik, luntx herrikoia eskaini zen. Elizondoko Banda, xulubitariak, Elizondoko Konpartsa, inork ez zuen hutsik egin atzo ere, Santio egun handian;urrun dauden herritarrak familiarekin elkartzeko eguna izan ohi denean. Eguraldiak ere lagundu zuen, gehiegi beharbada, bero sapa baitzegoen eguerdi partean. Ohiko familia bazkariekin bukatu zen eguneko lehen partea.