Elgorriagako bestek segida izanen dute asteburuan

Santiago egunaren ondotik, ortziralean 20.00etan botako dute txupinazoa

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

ELGORRIAGA- Santiago eguneko ospakizunen eta gaurko atseden egunaren ondotik, Elgorriagako bestek segida izanen dute asteburuan.

Ortziralean, 17.00etan Arno ganaduak (zezenak, betizuak eta pottokak). 20.00etan Txupinazoa. Ondotik trikitilari eta panderojoleek herria alaituko dute. 21.30ean Zopak (Herriko Ostatuan). Arratsean Oharkabe taldea eta Tirri &Tery.

Larunbatean, 10.00etan puzgarriak eta jokoak izanen dira Jokulandiaren eskutik. 13.00etan Paella jatea herriko plazan. 17.00etan Mus txapelketa jokatuko da. 17.00etan Puzgarriak eta jokoak. Arratsaldez eta gauez musika Gabenara taldearekin.

Igandean, 12.00etan Toka lehiaketa jokatuko da. 14.00etan Zikiro-jatea, Beñat akordeoilariak eta Fernandok alaiturik. 18.00etan Boneta lehiaketa. 21.00etan Afaria plazan. 00.00etan Besten amaiera. - A.A.A.