Erretiratuen elkartasun bazkaria

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

lesaka- San Fermin jubilatu eta pentsionisten elkarteak elkartasun bazkaria antolatu du abuztuaren 19rako. 14.00etan izanen dute hitzordua elkartearen egoitzan. Menuan tomate entsalada, patatak errioxar erara, saiheski errea eta letxuga entsalada eta sagar tarta izanen dute, dena ura, ardoa, kaba, kafea eta likoreekin bustia. Bazkarirako txartelak jubilatuen elkartean har daitezke abuztuaren 12ra bitarte, 26 euro ordainduta. - A.A.A.