Zozo taldearen kontzertua bihar Kataku ostatuan

Jueves, 26 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:00h

bera- Zozo Taldeak kontzertua eskainiko du ortziralean 23.00etan Kataku herri ostatuan. Astigarragako taldea Ander Merino bateria-joleak, Jon Agiriano baxu-joleak, Andoni Olaetxea eta Fermin Mendazona gitarra-joleek eta Beñat Irazusta ahotsak osatzen dute. 2018ko uda hasieran karrikaratu du taldeak lehen diskoa, nahiz eta grabaketa lanak 2017ko otsailean egin zituen, Garate Estudioetako Martxel Arkarazorekin. Urte beteko geldialdiaren ondotik, uda honetan bere lehen lan luzea aurkezten ari dira. - A.A.A.