Legazpiko San Inazio auzoko jaiak

2018(e)ko uztailaren 27a, ostirala - 10:49etan eguneratua

Legazpiko San Inazio auzoko jaiak

Galería Noticia

Legazpiko San Inazio auzoko jaiak

LEGAZPI. Gaurtik asteartera bitartean, legazpiarrek San Inazio auzoko jaiak ospatuko dituzte. Gaur, 19.00etan, txupinazoa, buruhandiak, txorizo egosi pintxo banaketa eta trikitilariak egongo dira. 20.30ean patata tortilla lehiaketa hasiko da. 23.00etan rock kontzertua (San Inazioko plazan) eta dantzaldia (beheko txosnan) egongo dira. Bihar, 17.00etan, Eufemiano Iturri lasterketa hasiko da. 20.30ean Sahararen aldeko paella-jana egingo dute (edari eta postrearekin, 6 euro). 23.00etan rock kontzertua eta dantzaldia izango dira. Igandean, 18.30ean, herri kirol erakustaldia egingo dute. Argazkia: N.G.