Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Egun morean emakumeak izan dira protagonista

Baztango emakume kirolarien eskutik altxaferoak eta brindisa

Bandaren emanaldi itzela eta adinekoen egoitzan bazkaria izan dira

Fernando Anbustegi Goñi / Juan Mari Ondikol - Sábado, 28 de Julio de 2018 - Actualizado a las 06:02h

Bertze behin ere, Elizondoko Recreo Musika Bandak kontzertu zoragarria eskaini zuen. Musikari on aunitz eta ikus-entzule pila bat elkartu ziren.

Bertze behin ere, Elizondoko Recreo Musika Bandak kontzertu zoragarria eskaini zuen. Musikari on aunitz eta ikus-entzule pila bat elkartu ziren. (JUAN MARI ONDIKOL)

Galería Noticia

Bertze behin ere, Elizondoko Recreo Musika Bandak kontzertu zoragarria eskaini zuen. Musikari on aunitz eta ikus-entzule pila bat elkartu ziren.

ELIZONDO- Aurtengo Santio bestetako berrikuntza nagusietako bat atzoko egunari begirakoa zen. Egun Morea izendatu zuten atzokoa, emakumeak lehen lerroan jartzeko asmoz. Emakumezkoei eskerrak emateko helburuz, atzoko eguneko egitarauaren zati handi bat emakumezkoen¡k bete zuten. Errate baterako, eguerdian Foruen Plazan altxaferoak bota eta brindisa egiteko ardura Baztango emakumezko kiroalriek izan zuten: Saioa Jaurena errugbi jokalariak, Uxoa Bertiz futbolariak, Aurkene Perurena txirrindulariak eta baita BKT eskubaloi taldeko eta Baztan Futbol taleko emakumezkoek ere. Ondotik luntxa izan zuten eta gero bazkari autogestionatua;bukatzeko, mikrofono irekia izan zuten, norberak nahi zuena kantatzeko edota musikaz adierazteko. Horren aitzinetik, bertze behin ere, Elizondoko Recreo Musika Bandak, Emakumezko bat zuzendari zuela, Rosa Mari Sanchez, kontzertu bikaina, gozagarria eskaini zuen, ikus-entzule aunitzen gozagarri. Francisco Joakin Iriarte adinekoen egoitzan ere atzokoa egun jandia izan zen, bertso saioa eta bazkaria izan zituzten eta txarangak eta buruhandiren batek ere bisitatu zituzten bertako egoiliarrak. Paraleloki, haurrek ere izan zuten atzo zerekin goza. Goiz-egiuerdian, egunero bezala, konpartsarekin ibili ziren, erraldoi eta buruhaundiekin ederki pasaz. Gainera, goiz-arratsaldez Iriarte pilotalekuan ludoteka izan zuten: puzgarriak, giza futbolina, zezen mekanikoa, futboleko ate erraldoia...eguna bukatzeko, Lamia taldearen kantaldi ederra izan zen plazan, dantza herrikoiak Ciga plazan, mutildantzak, eta eguna borobiltzeko, Foruen plazan kontzertuak, Ni Yuta Ni Tuya, Ane Guria eta Azukre Beltxarana taldeekin.