Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu eta sarreren salmenta egitaraua eta prezioak

D.N. - Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 12:08h

Baluarte Fundazioaren 2018-2019 Denboraldiko abonu oso, abonu partzial eta sarrera solteen egitaraua, hala nola prezioen laburpena biltzen dugu ondoren.

Abonu oso berriak: Abonu oso berrien salmenta abuztuaren 24tik aurrera eginen da. Baluarteko txartel-leihatila eta 948 066 061 telefono zenbakian salduko dira (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara). Ordainketa banku-helbideratze edo banku-txartelarekin egin daiteke eta ordainketa zatikatu daiteke. Datorren denboraldian abonu osoak erosten dituztenek hurrengoan ere berritzeko aukera izango dute.

Abonu osoek denboraldiko hamalau ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %20eko deskontuarekin: Z1: 485€ / Z2: 361€ / Z3: 261€

Baluarte Joven Abonuak: 30 urtetik beherakoek, Gazte Txartelarekin, abonamendu berezi hau %70eko beherapenarekin eskura dezakete. Abonu honek denboraldiko 14 ikuskizunetarako sarrerak ditu bere baitan, aretoko 2. eta 3. zonaldeetarako. Abuztuaren 24tik aurrera eskura daitezke 135 eurotan (Z2) eta 98 eurotan (Z3).

Abonu partzialen lehentasunezko salmenta: pasa den denboraldian (2017-2018) abonu partzialak erosi zituztenek, lehentasuna izango dute abonu partzial berriak erosteko. Abonu partzial berriak irailaren 4an egongo dira salgai Baluarteko txartel-leihatilan (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta 948 066 061 telefono zenbakian.

Abonu partzial berriak: Irailaren 5ean lortu daitezke, 11.00etatik aurrera, www.baluarte.com web orrialdean, Baluarteko leihatilan (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta 902 15 00 25 telefono zenbakian. Abonu partzial berriak erosten dituztenek hurrengo denboraldian abonu partzialak erosteko lehentasuna izango dute.

Abonu partzialak denboraldiko hainbat ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu, sarrera solteekiko %10eko deskontuarekin.

Klasika/Lirika Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Gaetano Donizettiren L’elisir d’amore, Sir András Schiff, Amoria Katia eta Marielle Labèque ahizpekin, Javier Camarena, Giuseppe Verdiren Otello, Grigory Sokolov, Gustav Mahler Jugendorchester, Mariinsky eta Iruñeko Orfeoia, San Juanen Pasioa Bach-en arabera eta Latinos, María Bayorekin.

Zona 1: 416€

Zona 2: 316€

Zona 3: 234€

Dantza Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Dantza Konpainia Nazionalaren Intxaur-hauskailua, Víctor Ullate Ballet, GöteborgsOperans Danskompani eta Farruquito.

Zona 1: 130€

Zona 2: 90€

Zona 3: 59€

Larunbateko Abonua: Ondorengo ikuskizunetarako sarrerak eskaintzen ditu: Gaetano Donizettiren L’elisir d’amore, Dantza Konpainia Nazionalaren Intxaur-hauskailua, Gustav Mahler Jugendorchester, Mariinsky eta Iruñeko Orfeoia, San Juanen Pasioa Bach-en arabera eta Latinos, María Bayorekin.

Zona 1: 288€

Zona 2: 208€

Zona 3: 140€

Sarrera solteak: Ikuskizun guztietarako sarrerak irailaren 6tik aurrera erosi ahalko dira: www.baluarte.com web orrialdean, Baluarteko leihatilan (11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara) eta 902 15 00 25 telefono zenbakian.