Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Ogasunak zuzeneko kudeaketaren bitartez 221 milioi euro gehiago eskuratu ditu 2018an, herritarren onura ekartzeko politiketan erabiltzeko

Nafarroak hirugarren urtez jarraian gehitu du gastu-sabaia, superabita izan du eta zorraren interesen ordainketa nabarmen murriztu du

DN - Lunes, 30 de Julio de 2018 - Actualizado a las 19:37h

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk gaur aurkeztu du zuzentzen duen departamentuaren jarduera-balantzea, eta nabarmendu du Departamentuaren zuzeneko eta aparteko kudeaketak, hots, diru-bilketarako ohiko bideak kontuan hartu gabe, Gobernuari beste 221 milioi euro gehiago izateko aukera eman diola 2018ko aurrekontuan, herritarren onura ekartzeko politiketan erabiltzearren. Horietatik 146 milioi pasa den abenduan Estatuarekin sinaturiko Hitzarmen Ekonomikoaren Ekarpenaren inguruko kalkulu berrienak dira;68 milioi Ministerioarekin ere adostutako Hidrokarburoen doikuntzen zenbaketa zehatzarenak dira;eta beste 6 milioi zorraren interesaren ordainketatik kentzen dira birfinantzatzeko egindako eragiketei esker. Altxortegia eta birfinantzaketa Gobernu honen hirugarren aurrekontuak onartzearekin, %4 gehitu da gastu-sabaia (%12,48ko igoera 2015. urtearekin alderatuta), eta erdia baino gehiago arlo sozialera bideratu da. Zehazki, osasun, hezkuntza eta eskubide sozialen arloetan, gastu-sabaia %5,19 gehitu da, iazko urtearekin alderatuta. Aurrekontuen zuzendari nagusiak, Begoña Urrutiak, adierazi duenez, “gainera, gastu arduratsua gehitu da, foru-kutxak oztopatu gabe;izan ere, 2017. urtearen amaiera aldera 631 milioi euroko altxortegia izatera iritsi gara, 2015eko 50 milioi euro pasatxoko altxortegiarekin alderatuta. Nafarroak, gainera, kontuak superabitarekin itxi ditu 10 urtetan lehen aldiz”. Urrutiak azpimarratu du Nafarroako Gobernuaren zor garrantzitsua birfinantzatzeko eragiketen inguruan egindako kudeaketa, Foru Erkidegoa zor horren gainean ordaintzen ari den interesak nabarmen murriztu ahal izan baitira. 2015. urtean, esate baterako, interes horiek ordaintzeko 119 milioi euro sartu ziren aurrekontuan, eta, 2018an, 88 milioira jaitsi ahal izan da, 30 milioi gutxiago. 2018ko aurrekontuetan, iaz baino 6 milioi gutxiago daude zorraren interesak ordaintzeko, eta, beraz, beste politika batzuetarako erabiltzen dira. Guztira, 2016tik itxitako eragiketetan, 141 miloi aurreztuko dira Nafarroarentzat datozen 12 urtetan. Birfinantzatzeko eragiketak egin ahal izan dira Nafarroaren kaudimena optimizatzea lortu duen kudeaketari esker;azken urte honetan, gainera, maila bat igotzea lortu du kreditu-kalifikazioan, eta A-tik A+-era igaro da ikuspegi positiboarekin. Urrutiak, orobat, aurtengo beste gertaera bat aipatu du;hala nola, Kontratu Publikoen inguruko FL berria onartzea, horrela, Nafarroako ordenamendu juridikoa Europako zuzentarauetara egokitu baita, eta horren helburua da merkatu lehiakorragoa sustatzeaz gain, ETEen parte-hartzea erraztea, gizarte-politikak, ingurumen-arlokoak, genero-berdintasunarenak eta berrikuntzakoak sustatzeko tresna bezala balio izatearekin batera. Aurrekontuen zuzendari nagusiak, halaber, adierazi du Ogasun Departamentua irizpide sozialak eta/edo ingurumenekoak sartzen ari zela jada lizitatutako ia kontratu guztietan, eta, horren adibide gisa energia elektrikoaren horniduraren azken lizitazioa aipatu du, derrigorrezkoa egin baita jatorri berriztagarrien ziurtagiria. Diru-bilketa, neurri fiskalak eta gardentasuna Ogasunak iazko urtearen amaiera aldera berreskuratu zituen krisi ekonomikoaren aurreko bilketaren zenbatekoak. Aranburu kontseilariak adierazi duen moduan, neurri hori "hiru arrazoirengatik gertatu da: batetik, batik bat, Hitzarmen Ekonomikoaren inguruan lortutako akordio berria, Estatuarekin iazko abenduan sinaturikoa, Nafarroaren errealitatera gehiago egokitutako kontuekin;bestetik, ekonomiaren bide egokia;eta, azkenik, 2015ean onartutako erreforma fiskala, zergak pixkanaka gehitzeko eta 2015ean genuen egoera leheneratzeko".