Noticias de NavarraDiario de Noticias de Navarra. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Navarra

Hezkuntzak 3,2 milioi inbertituko ditu Erronkariko ikastetxe berrian

Hezkuntza departamentuak eman du jada lanak egiteko proiektua;19-20 ikasturtean hartuko ditu lehenengo ikasleak

Martes, 31 de Julio de 2018 - Actualizado a las 16:14h

Hezkuntza departamentuak ikastetxe publikoa eraikitzeko lanak esleitu ditu. Rio Valle Construcción y Obra Pública, SL enpresak egingo ditu lanak, 3.225.207,27 euroko inbertsioarekin, 11 hilabeteko epean. Erronkarik ikastetxe publiko berria izango du 2019-20 ikasturtean. Era horretan, Hezkuntza departamentuak legegintzaldi hasierako akordioan hartutako konpromisoarekin beteko du. Lehentasunezko obren artean jasota geratu zen Erronkariko ikastetxea;izan ere, gaur egun eskola hartzen duen eraikina XIX. mendekoa da eta traba arkitektoniko asko ditu. Hezkuntza departamentuak esleitu ditu dagoeneko Erronkarin ikastetxe publiko berria egiteko lanak. Hartara, eskola berria, 19-20 ikasturtean hasiko da martxan, haur eta lehen hezkuntzako neskato-mutikoekin. Eraikinak 2.595 metro koadro izango ditu, hainbat solairutan banatuta. Hala, beheko solairuak haur hezkuntzako 3 gela eta psikomotrizitate gela hartuko ditu, besteak beste (1.212 metro koadro). Lehenengo solairuak Lehen Hezkuntzako 6 gela izango ditu eta bikoizketarako beste bat;gainera, Guraso Elkarteak ere hantxe izango du bere bulegoa. Bigarren solairuan, berriz, DBHko ikasleak arituko dira, eta 6 gela aurreikusiko ditu proiektuak, gehi pedagogia terapeutikorako gela. Irakasleek solairu guztietan izango dituzte bilera gelak. Erronkariko arkitektura proiektua Joaquín Lorente Galdós, Aránzazu Fernández Vázquez eta José Antonio Carrasco Martínek idatzi dute eta egungo Julian Gayarre ikastetxea ordezkatuko du;XIX. mendeko eraikina, oztopo eta gabezia arkitektoniko ugari dituena eskola zerbitzua egoki hartzeko.